XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artean ordea, urrutiegi zeuden ongi ikusteko.

Bestalde, baratze eta lorategirako atea (hesituak baitziren) erdi-erdian zegoen, etxetik nahiko gertu.

Inguruko artasoroa ikusi zuen TXOMINek eta horrela zion LOPEri: - Adizak! Artasorotik sar gintezkek errazena eta irten ere, bertara irten, artoa handia dagoenez.

- Sar hadi nahi baduk, baina ni ez nauk sartuko.

- Zer bada? Beldur ahal haiz? - Bai, beldurra ere zerbait bai, baina, behar handirik ez dudan zerbait lapurtzea... okerragotzat jotzen diat eta... ni ez nauk sartzeko prest sentitzen.

- Nahi duana, mutil! Baina ni behintzat sartu behar nauk! Hor sobera daudenak hartzea ez duk lapurreta eta...

Sartu behar ez baduk, hago azti artasoro ertzean, inor ote datorkeen begira.

Halakorik balitz oihu egiak! - Bai, hori eginen diat!.

Esanda bezala, bira handi bat eginik, sartu ziren artasoroan beste aldeko ertzetik eta pausoz pauso poliki poliki baratze aldeko ertzera iritsi ere bai.

Orduan, joan zen TXOMIN atera eta zabaldu ondoren zabalik utzi eta sartu zen erdiraino.

Han zegoen aldarea Ama Birjinarekin.

LOPEk ere ikus zezakeen artasoro ertzetik.

Zirrara handia egin bide zion aldare hark TXOMINi.